Nazionalismo zuria, zuriak arraza bat direlako ustea sostengatzen duen nazionalismo edo pannazionalismo mota bat da,[1] nortasun nazional zuri bat garatu eta mantendu nahi duena.[2][1][3] Nazionalista zuriek arraza zuriaren eta historikoki zuriak izan diren estatuen kulturen biziraupena bermatu nahi dutela diote. Nazionalista zuri askok mestizajea, multikulturalismoa, ez-zurien immigrazioa eta zurien jaiotza-tasa baxuak arraza zuria mehatxatzen ari direla uste dute, eta batzuek argudiatzen dute ustezko genozidio zuri baten baliokidea dela.[4]
Nazionalismo zuria, batzuetan, supremazismo zuriareneufemismo edo azpimultzo bezala deskribatzen dute, kazetariek eta beste analista batzuek termino biak berdin erabili baitituzte.[5][6] Talde nazionalista zuriek separatismo zuria eta supremazismo zuria bultzatzen dituzte.[7] Separatismo zuriak "zurien estatu" baten sorrera bultzatzen du, darwinismo sozialari eta nazismoari buruzko ideiak hartuz.[3][8] Nazionalista zuriek, oro har, "supremazismo" terminoa saihesten dute, konnotazio negatiboak dituelako.[9][10]
Kritikoen ustez, "nazionalismo zuria" terminoa eta harrotasun zuria bezalako ideiak supremazismo zuriari itxura publikoa emateko baino ez dira existitzen, talde nazionalista zuri gehienek arraza-indarkeria sustatzen baitute.[9][10]
↑ abPerry, Barbara. (2009). Hate Crimes. Greenwood Publishing, 114-115 eta 119 or..